Passt nicht? Macht nichts! Sie können Artikel bis zu 30 Tage zurückgeben
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
Bis zu 30 Tage Rückgaberecht
Hartz zuri txiki bat, amak abandonatutakoa, hartz zahar erretxin batekin elkartuko da, eta zaharrak bizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio. Miresmena eta beldurra. Edertasuna eta zalutasuna; itxura, zenbaitetan, gizakiena. Hartz zuriak animalia xarmagarriak dira, eta, lilura horri men eginez, Waluk kontakizun samurra eta hunkigarria sortu dute Ana Mirallesek eta Emilio Ruizek. Bizirauteko borrokan ari diren bi hartz zuri, pertsonen modura hitz egiteko eta hunkitzeko gauza diren bi hartz zuri baliatu dituzte Ana Mirallesek (hiru hamarkada luzeko eskarmentua duen marrazkilaria eta nazioartean zenbait komiki argitaratu dituena) eta Emilio Ruizek (alor desberdinetako gidoigile ezaguna) espezie horrek dituen arazoez, ingurunearen egungo arazoez eta gizkiak animalia horien etorkizunean duen eraginaz gogoeta egiteko. Horiek guztiak eta gehiago azaleratu dizkigute bi sortzaileek, Waluk gabeziez ere mintzo baita; agertzen digu nola izaki orok, adina edozein delarik ere, sekula ez duen erabateko autonomia, nola bizitzaren garai bakoitzean ezinen eta ahalen arteko oreka aldakora dagoen. Ana Mirallesentzat erronka grafiko nabarmena izan da hartzei giza-eiteak eta itxurak ematea. Txantxetan ibili ohi ziren hasieran, erraz-erraza izango zelakoan Artikoan hartz zuriei buruzko istorio bat marraztea, baina bazterrean geratu ziren aurreiritzi horiek bere paletan zabaltzen ari ziren koloreak ikusita. Kolore askotako mundu txundigarri bat azken emaitza; ohian tropikal beti berdea eta antzeko beste toki paradigmatikoen zerrenda zabaltzen duen mundua.
Hallo! Ich bin Libroamiko, dein Buchberater.
Wie kann ich dir helfen?