Passt nicht? Macht nichts! Sie können Artikel bis zu 30 Tage zurückgeben
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
Bis zu 30 Tage Rückgaberecht
Proleterka nobela labur eta bitxi honetan, kontalariak oso dosi txikietan aletzen du nerabezaroan egindako itsas bidaia bat, oroimenak lausotzen hasteko aski denbora izan duenean, berrogeita hamar urte beteta hain zuzen.Nabarmena da liburuan, lehen lerrotik hasita, heriotzak, eta bereziki suizidioak, hartzen duten nagusitasuna. Hala ere, zalapartarik gabe aipatzen dira, espanturik gabe.Bidaia iniziatiko baten narrazioa ere bada Proleterka, itsasontzian doan neskaren lehen sexu-esperientziak azalduko dizkiguna, ontzi zarpail samar bateko kamaroteko giro itogarrian eta modu bortitz samarrean gauzatuak.Eros eta Thanatos, beraz: eroen ontzia bere nora ezean daramaten bi arraunak. Horretara murrizten du emakume narratzaileak bizitza. Ez dago aitaren bilaketarik, ez aita hil beharrik: bizia berez doa, eroen itsasontzia bailitzan, portu batetik bestera, geldialdi laburrak eginez han eta hemen, azken portura iritsi arte.
Hallo! Ich bin Libroamiko, dein Buchberater.
Wie kann ich dir helfen?