Passt nicht? Macht nichts! Sie können Artikel bis zu 30 Tage zurückgeben
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
Bis zu 30 Tage Rückgaberecht
Hiru ezaugarri nabarmen ageri dira Album Irudidunak egiteko Nazioarteko XII. ?Compostela? Saria irabazi duen lan honetan: animalienganako maitasuna, ezbeharrak ditugunean baldintzarik gabeko adiskidetasunak duen garrantzia eta, batez ere, askatasuna. Mariann Ma?rayren «Leireren txakurra» neskato baten eta josteta eta dibertimendurako lagun bihurtuko den bere maskota bitxiaren istorioa da.Laguntzako animalia bat izatea munta handiko ardura da: jatera eman beharra, haren hazkuntza zaintzea eta albaitariarenera eraman beharra premia dagoenean. Hori dena garbi dago liburu honetan. Nabarmentzekoa da, bestalde, protagonistak ez duela aurrejuzgurik eta aurre egiten diela estereotipoen eta gizarte-konbentzioen eraginari eta beste pertsona batzuek dibertsitatearen aurrean duten jarrera desegokiari: Xalo ?oso berezia? da, neskak pozaren pozez esaten duen bezala.Irudien koloreen bizitasunak basotik etxera eta hirira garamatza, eta natura jartzen du gogoetarako eta askatasunerako gune eta helmuga gisa. Irudiak n?abarduraz beteak daude, naif estetikatik eta haurtzaroaren mundutik hurbilekoak, eta ausarki eskaintzen dizkigute kontraste kromatikoak.
Hallo! Ich bin Libroamiko, dein Buchberater.
Wie kann ich dir helfen?