Passt nicht? Macht nichts! Sie können Artikel bis zu 30 Tage zurückgeben
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
Bis zu 30 Tage Rückgaberecht
Munduan aurrekaririk gabeko pandemia bat zabaltzen delarik, nor aproposagoa Slavoj Äiek esloveniar filosofo zirikatzailea baino izurriaren atzeko esanahiak bistaratzeko, horren paradoxa xelebreekin lilurarazteko eta ondorioen sakontasunari buruz espekulatzeko? Hori guztia, gainera, irakurlea izerdi patsetan eta arnasestuka uzteko moduko idazkera bizian. Gaur egun, maitasun keinurik handiena maitatuarengandik urrun egotea bihurtu zaigu; urtetan zerbitzu publikoak basaki murriztu dituzten gobernuak dirutza konjuratzen hasi dira bat-batean; komuneko paperak harribitxirik preziatuenaren pareko salgaia dirudi; egoera horretan, Äieken aburuz, komunismo molde berri bat izan liteke bide bakarra mundua barbarismoan erortzea saihesteko. Ohikoa duen kemenaz eta herri-kulturaren analogiak baliatuz (orriotan, Quentin Tarantino eta Kamila Shamsie alboz albo ari dira Hegel eta Marxekin), Äiekek krisiaren argazki kitzikatzaile eta zorrotza ematen du, bai eta -pesimismoaren birusa zabaltzen ari den honetan- irakurketa itxaropentsu bat ere.
Hallo! Ich bin Libroamiko, dein Buchberater.
Wie kann ich dir helfen?